Arrasateko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak "egoeraren larritasunarekin bat" datorren bideragarritasun plan bat eskatu du Fagor Etxetresnen auzirako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 25a, 12:03

Arrasateko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, Bildu, EAJ, PSE-EE eta Aralar taldeek osatua, aho batez onartu duten adierazpen instituzionalean "bere kezka eta elkartasuna" adierazten die Fagor Etxetresnetako langileei. Era berean, bideragarritasun plan bat egitea "beharrezkoa" dela uste dute: "Plan hori bat etorri behar da egoeraren larritasunarekin. Planaren helburua izan behar da balio erantsi handiena duten jarduerak mantentzea eta ahalik eta lanpostu gehien bermatzea". Adierazpena osorik albiste barruan.

Bozeramaileen Batzodeak 2013ko urriaren 24ko bilkuran, Bildu, EAJ-PNV, PSE-EE eta Aralar taldeetako ordezkariak daudela, honako hau adierazten du:

1. Bere kezka eta elkartasuna adieraztea Fagor Taldeko langileei eta kooperatibistei. Era berean, bere burua arriskuan ikusten duten hornitzaileenganakoa.

2. Talde kooperatiboarekin batera, egungo egoera birbideratzea beste erakundeekin batera, eta bermatu dadila taldearen jarraipena Euskadiko gizarte eta produkzio-ekonomiaren ardatz garrantzitsu gisa. Mugimendu kooperatiboaren ezaugarri izan dira beti solidaritate printzipioak. Udal honek konfiantza du taldeak printzipio horiek aplikatuko dituela.

3. Zentzu horretan, honakoa hau adierazten du: beharrezkoa da Fagor Taldeak eta Mondragon Korporazio osoak bideragarritasun plan bat egitea. Plan hori bat etorri behar da egoeraren larritasunarekin. Planaren helburua izan behar da balio erantsia handiena duten jarduerak mantentzea eta ahalik eta lanpostu gehien bermatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak