Langileen lehen birkokatzeak egin ditu jada Mondragon Taldeak

Jon Berezibar 2013ko urr. 24a, 20:06

Ohar bidez, Mondragon Taldeak jakinarazi du, agindu bezala, Enplegu Bulegoa abiarazi dutela eta, dagoeneko, birkokatu dituztela lehen langileak. Bulegoak kooperatiba hartzaileen beharrak zehaztuko ditu, profil profesionalak definitu eta negozio berriak sustatuko ditu. Korporazioak, halaber, berretsi egin du eredu kooperatiboarengan duen konfiantza.

Lanean da, Korporazioak agindu bezala,  Enplegu Bulegoa. "Enplegatuak beste kooperatiba batzuetan berehala birkokatzeko helburuarekin", beharrezkoak diren profilak lantzen hasi dira. Hedabideetara zabaldutako ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, lehen birkokatzeak egin dira dagoeneko eta, enplegatu eske, "Taldeko kooperatibek eskatutako elkarrizketa kopurua handitu egin da " ondorioz, azarotik aurrera lanpostu jakin batzuetarako hautaketarekin hasteko.

Enplegu Bulegoaren egitekoa kooperatiba hartzaileen beharrak zehaztu eta profil profesioanalak definitzea izango da. Honekin batera, oharrean azaltzen dutenez, abiarazi dituzte jada "mekanismoak kooperatiben sustapen unitateen artean negozio berriak sustatzeko dinamikak" biziagotzeko, enplegu berriak sortzeko.

Oharrean berretsi egiten da Korporazioak eredu kooperatiboarengan ezarria duen konfiantza. Fagor Etxetresnek sortutakoa "ezohiko arazoa" dela diote baina "betiko ildo histrikotik" egingo zaiola aurre: "elkartasun mekanismoetan oinarrituta (Enplegurako Laguntzaren prestazioaren bitartez), kooperatiben arteko lankidetzan oinarrituta (bereziki, bazkideak birkokatuz) eta erantzukizun kolektiboan oinarrituta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak