Zapatuan Bergarako Idazle Eskolaren ibilaldi literarioa Arrasaten

Sergio Cano 2013ko urr. 24a, 18:39

Hitzaldia goizeko hamarretan izango da Kulturaten. Gero, eguerdira bitartean, Arrasaten ibiliko dira, hainbat idazleren berri jaso eta haien testuak irakurriz.

Azken urteetan ohi duenez, Bergarako Idazle Eskolak ikasturtea hasteko ibilaldi literarioak antolatu ditu. Ibilaldiaren bitartez ezagututako herriak eta tokiak euskal literaturaren gaineko azalpenak emateko erabiliko dira. Orexan Orixe, Telesforo Monzon Bergaran, Bitariano Gandiaga Arantzazun...

Idazle Eskolako ikasleez gain, nahi duten Idazle Eskolako kideak joan ahal izango dira. Ekitaldia, ohi denez, Jerardo Elortzak gidatuko du. Arrasatek euskal testuekin duen harremanaz jabetzea da helburua. Erdi Aroan Arrasateko erreketatik sortutako kantuekin hasita, herri honek eman duen lekukotasunaren berri jasoko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak