'Musikazuzenean' webgunearen 3. urteurreneko kontzertua Arrasaten

Imanol Beloki Unamuno 2013ko urr. 24a, 17:06

Musikazuzenean atariaren hirugarren urtemuga ospatzeko kontzertuak egingo dituzte Arrasateko Gaztetxean. Zapatuan izango dira, 22:00etan, eta 5 euro kostako da sarrera. Bada, zenbait talde izango dira zuzenean: Itziarren Semeak, Iheskide, Sermonds eta Anger, hain zuzen ere.

Musikazuzenean atariaren helburua musika eragileekin elkarlanean jardutea da. Arrasateko Gaztetxekoek Mauka diskoetxearekin batera Musikazuzenean webgunearen hirugarren urteurrena ospatzea pentsatu dute. Musikazuzenean webgunearen koordinatzaile Koldo Otamendik hauxe esan du: "Arrasateko Gaztetxekoekin elkarlanean aritzea plazera da. Kultura tradizional handia daukate."

Webgunean berrikuntzak

Urteurrena dela-eta ez dute ospakizun berezirik egin nahi, kontzertu bat eskaini nahi dute, besterik ez. Hori horrela, proiektu berriak aurrera eramaten jarriko dute arreta. Webgunean, parte-hartzea handitzeko, 2.0 eta halako plataformak sortu nahi dituzte eta urte bukaerarako, gainera, atal berriak sortzekotan dabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak