Biblioteka Eguna: ipuin saioak gaur Kulturaten, 19:00etan hasita

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 24a, 10:30

Gaur da Biblioteka Eguna. Estatuko hainbat herri eta liburutegitan ospatzen den jaia da, Amigos del Libro elkarteak antolatuta. Aurten lehen aldiz, Arrasateko udal bibliotekak ere zenbait ekintza antolatu ditu.

Ipuin saioak antolatu dituzte: astelehenean Kontu Kantoi saioa egin zuten Santa Marinan, umeendako.
Atzo, La Tartana Teatro taldearen eskutik, El Guardian de los cuentos saioa egin zuten Kulturateko areto nagusian, 6 urtetik gorakoendako. Egitarauarekin amaitzeko, gaur bi saio egongo dira helduendako, Kulturateko areto nagusian (19:00): Boni Ofogo kontalari afrikarra –gazteleraz– eta Koldo Amestoy –euskaraz–. 

Literatura solasaldiak, gertu

Bestalde, hastear dira literatura solasaldiak. Euskarazko lehen saioa urriaren 30ean izango da eta Brigit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaren gainean egingo dute berba. Gaztelerazko saioek, berriz, antzerkia izango dute ardatz; hilaren 29an izango da lehen saioa, William Shaskespeare-n La Tempestad obraren gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak