Gaur Zaragozan eta bihar Madrilen jo ostean, etzi egingo dute geldialdia Arrasaten, Euskal Herrian joko duten kontzertu bakarrean. Sarrera zazpi euro ordaindu beharko da; sarrerak salgai daude oraindik Udalaren webgunean: www.arrasate-mondragon.net.
'Howl' diskoa aurkeztera
Howl izeneko disko berria aurkeztuko dute zapatuan; 2012ko abenduan Howard Bilerman ekoizlearekin estudioan sartu ostean, aldez aurretik landu gabe zeuden soinu lurraldeetan amaitu dute. Beraz, 2011n argitaratutako Want More diskoko soul gordinarekin alderatuz gero, esan daiteke boskoteak azken lanarekin norabide berri bat hartu duela. Ohikoa ez den proposamen batez gozatzeko aukera egongo da etzi, beraz.