Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia Musakolako kiroldegian jokatuko da asteburu honetan

Jagoba Domingo 2013ko urr. 22a, 22:41

Euskadiko Squash Txapelketa Nagusia Arrasaten ospatuko da aurtengo honetan bigarrengoz. Gaur arratsaldean AKE Squash taldekoek, Euskadiko Federazioko Alberto Ferreiroren laguntzaz, egubakoitzean eta zapatuan, hilak 25 eta 26, jokatuko den txapelketa aurkeztu dute Arteaga jatetxean.

Txapelketa Musakolako kiroldegian jokatuko da egubakoitz eta zapatuan eta 31 jokalarik hartuko dute parte. Maila handiko jokalariak egongo dira asteburuan, Euskadiko hamar onenen arteko sei, besteak beste; eta partidu interesgarriak ikusteko aukera egongo dela aurreratu dute. Egubakoitzean 18:00etan hasiko da txapelketa.

Squasha ezagutzera emateko lanetan

Oraindik ere, squasha kirol nahiko ezezaguna da, eta hori aldatzeko lanean dabiltza AKE Squash taldekoak. Besteak beste, hasiberrientzako entrenamenduak egiteko prest daudela esan dute; horretarako, telefonoz edo e-posta bidez kontaktuan jarri besterik ez da egin behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak