Josemari Velez de Mendizabal, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakari

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 22a, 15:36

Arrasatekoa 2010etik da Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria eta kargu horretan jarraitzeko aukeratua izan da atzera ere. Hala erabaki zuen Fundazioaren Patronatuak urriaren 17an Ataunen egindako bileran; kide berri batzuk sartu dira Zuzendaritza Batzordean, baina Velez de Mendizabalek jarraituko du lehendakaria izaten.

Ataunen izandako bileran datorren urteko jarduera-egitaraua aztertu zuen patronatuak: On Jose Miguel Barandiaran jaio zela 125 urte beteko dira 2014an eta fundazioak efemeride horren inguruan garatuko du bere egitasmo nagusia.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren helburuak dira:

  • Jose Miguel Barandiaran jaunaren lan ugari eta zabala sistematikoki biltzea.
  • Bere zientzia produkzioaren argitalpen kritiko zaindua bultzatzea.
  • Bere bizitza, pentsakizun eta zientzia eta kulturari egindako ekarpena aztertzea, obra nazio eta nazioarte mailan zabalduz.
  • Jose Miguel Barandiaran jaunak bere bizitza osoan zehar hasi eta jarraitu zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren ikerketa lanak jarraitzea.
  • Euskal Herrian, Baskonia mailan, berak landu dituen gaietan ikerketa-egitarau eta bekak bultzatzea.
  • Ikastaldi, mintegi, hitzaldi edo antzeko ekintzak sortzea, eta erakundeak bultzatutako ikerketa eta azterketen emaitzak argitaratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak