Zaldibarko Futbito Txapelketak jokalarien laguntza behar du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 22a

Zaldibarko Futbito Txapelketako antolakuntzako kideek txapelketarekin jarraitzeko asmoa dute. Hori bai, taldeen eta jokalarien laguntza behar dute 51. edizioa izango dena "indarberritzeko": "Bermatu dezagun, herrikoia eta historikoa den txapelketa hau, denon laguntza eta partaidetzarekin, galdu ez dadin", adierazi dute ohar bidez. Horretarako talde bakoitzeko partaide batek antolakuntzan parte har dezan gura dute, "inor derrigortu gabe eta era boluntarioan". Denboraldia azaroaren erdialdean hasteko asmoa dute; datozen egunotan emango dute xehetasun gehiagoren berri: "Herritarrak animatu nahi ditugu txapelketan parte hartzera".

Informazio gehiagorako honako helbide elektronikoa eman dute: zaldibarkofutbitotxapelketa@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak