Hemendik aurrera, taberna ustiatuko dutenen arabera, "aire berri bat" emango diote tabernari. Euren ustez, "aukera handiko lokala da eta kokapena ere oso ona da".
Eibar taldeko jokalariak
Herritar ugari gerturatu ziren tabernaren berrirekitzera, baina dudarik gabe, gonbidatu berezienak Eibar futbol taldeko jokalariak izan ziren. Ez ziren guztiak gerturatu, baina Arrasatera etorri ziren jokalarien artean, azken urtean oso famatu egin den Jota Peleteiro bera izan zen.