Haurrasate ekimenaren bigarren saioa egingo dute bihar

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 22a

Txatxilipurdik, Bagarak eta Huheziko Heldu ikerketa taldeak sustatutako Haurrasate ekimena martxa onean doa. Arrasate hobe bat eraikitzen joateko haurren ikuspegia hartu gura  dute oinarri eta horretarako gogoeta fasean daude. Lehen saioa egin zuten, haurrekin lehenengo eta helduekin gero. Bigarrena hilaren 23an egingo dute, Kulturateko Loramendi gelan (18:00); irisgarritasuna eta pertsonen autonomia izango dute berbagai. Gazte eta helduei dago zuzenduta, baina haur zaintza zerbitzua egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak