Jendetsua izan da gaurkoa ere, Arrasateko langile ohiak Basauriko Edesakoei batu zaizkie-eta. Ikur moduan bi elementu: kamiseta urdina Gure enpleguen defentsan esaten zuena eta lazo berdea, langileekin itxaropenerako ikur moduan zabaltzen dabilena.
Basauriko erdigunean egin dute manifestazioa eta, besteak beste, udaletxe aurretik pasa dira eta baita Laboral Kutxaren egoitza baten aurretik ere. Ugari izan dira txistuak Laboral KUtxaren paretik pasa direnean eta Fagorreko eta Edesako pegatinak ere jarri dituzte atean langileek.


