Gauzak honela, antzokiak hartuko dituen bilerak direla-eta, gaurko zeuden Asalto al poder eta biharko Perder la razón aurreikusita zeuden zine emanaldiak bertan behera geratuko dira.
Fagor etxetresnek aurreko astean hartzekodunen aurre-lehiaketan sartuko zela iragarri zuenetik, bertako bazkide eta langileek Amaia Antzokian hainbat bilera informatibo egin dituzte egunotan. Gaur eta bihar, Udal antzokian bilera gehiago egingo direla jakin eta gero, Udaleko Kultura Saileko arduradunek aste honetako programazioa aldatzea erabaki dute.
Gauzak honela, antzokiak hartuko dituen bilerak direla-eta, gaurko zeuden Asalto al poder eta biharko Perder la razón aurreikusita zeuden zine emanaldiak bertan behera geratuko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.