Partiduko lehen hamar minutuan nahiko eroak izan ziren. Bi taldeek bina aukera sortu zituzten. Mondrak zelaian bere lekua topatu zuenean, lehen gola sartu zuen. Bigarrenean Ilintxak jokatu zuen hobeto, baina golak etxekoek sartu zituzten. Bi, lehen ordu laurdenean. Hiru goleko errenta izan arren, sufritu egin zuen Urtzelairen taldeak, baina puntuek ez zuten ihes egin.