'El sueño de una noche de verano' dantza emanaldiak 200 ikusle inguru jaso zituen

Ander Larrañaga 2013ko urr. 20a, 22:01

Guztiok entzun dugu inoiz Shakespeareren eleberri ezagun honen berri, baina, ez da gauza bera istorioa jakitea edo musika eta mugimenduaren bidez istorioa kontatzea: hau da Carmen Roche taldeak egitean duena.

Atzo -zapatua- etorri zen ballet taldea Amaia Antzokira eleberriaren inguruko emanaldia egiteko. Ballet dantzariek, euren mugimendu zein keinuekin istorioko pasarteak dosifikatzen eta eszenaratzen jakin zuten, beti ere, musikarekin uztartuta.

El sueño de una noche de verano obra ezaguna ez da samur kontatu daitekeen istorioa gai nahiko korapilatsuak jorratzen baititu: amorrua, heriotza, inbidia, gorrotoa bezalako sentimenduak islatzen ditu beti ere berezkoa duen testuinguru magiko zein mitologikoan.

Harrera ezin hobea 

Besoak irekita jaso zuen Carmen Rocheren taldea Arrasateko Amaia Antzokiak. Henry Purcell musikagile ingeles ezagunaren musikak eta Carmen Roche dantza taldeak arrasatear (eta debagoiendar) ugari erakarri zituen zapatuan. Ez ziren eserleku guztiak bete, baina, hala ere, aurreikusi baino sarrera gehiago saldu zituzten: 200 pertsona inguru joan ziren ballet zoragarri honetaz gozatzera.

Publikoa liluratuta geratu zen: normalean Debagoienean izan ohi ez dugun emanaldia izan zen eta musika zein dantzari konbinaketa paregabeak aho zabalik utzi zituen ikusleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak