Goizean goizetik Aretxabaletako Herriko Plazan Euskal Herriko, Gaztela-Leongo, Extremadurako, Galiziako eta Errioxako gastronomiaz gozatzeko aukera dago, eta herritarrek ez dute kale egin. Usain ederra dario Herriko Plazak eta edonora begiratuz gero jendea mokadu bat jaten ikus daiteke, lagunekin solasean edo dantza eta musikaz gozatzen; eguneko beste protagonista nagusia.