Ford Mugarriren eta Askartzaren arteko lehen zatia oso parekatua izan zen. Bi taldeek elkar ondo ezagutzen dute: urte askoan elkarrekin jokatu dute Euskadiko txapelketan. Arrasatearrak gol bateko abantailarekin heldu ziren atsedenera: 14-13.
Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen. Gartziaren taldeak defensa estutu, eta kontraerasoan bikain jokatzen duela erakutsi zuen. 18. minutuan 12 goleko errenta zuten (28-16). Askartzako entrenatzailek bakarkako defentsan agindu zituen, eta markagailua apur bat txukundu zuten bizkaitarrek.
Txapeldunaren garaikurra
Parrtidua hasi aurretik, iaz, Euskadiko txapelketa irabaztearren garaikurra jaso zuten arrasatearrek. Federazioko presidenteak, Jose Manuel Ruiz de Cenzanok saria eman zion Jorge Santos jokalariari.