Unai Hernandezek eta Ainhoa Sanzek iazko garaipena berretsi dute Tafyd krosean

Mireia Bikuña 2013ko urr. 19a, 11:17

2012an bezala, Urretxuko korrikalaiak izan ziren azkarrenak atzo gaueko lasterketaren bosgarren aldian: Hernandezek 16.48ko denbora egin zuen, eta Sanzek 19.07koa.  Guztira 81 korrikalarik parte hartu zuten Arizmendi Ikastolak antolatuko lasterketan.

Unai Rodriguezekin batera, hasieratik ipini ziren lasterketa buruan Gaizka Romero, Martine Berrizbeitia eta Endika Donay. Euren arteko lehia bizia izan zen. Urretxuarrak azken kilometroan aldatu zuen erritmoa, eta bakarrik heldu zen Ferixalekuko helmugara.

Emakumeen lasterketa oso bestelakoa izan zen. Ainhoa Sanzek bere erritmoa markatu zuen lehen itzulian, eta gainerako 11 emakumeak atzean geratu ziren. Bigarren lekuan Yolanda Ezkurra heldu zen. Irabazleak baino ia bost minutu eginda. Eneritz Urrutia izan zen hirugarren emakume onena.

Beterano azkarrenak Manu Hurtado eta Marije Velasco izan ziren.

Denak gustura

Aurreko taldetxoaren atzetik gainerako korrikalariak sartu ziren helmugan. Batzuk arnas hestuka, beste batzuk nekatuta, baina guztiak pozik egindako lanarekin. Horietako askok hiru aste barru jokatuko den Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko dute.

Arrasateko erdigunean zehaztutako 1.900 metroko ibilbideari hiru itzuli eman zizkioten korrikalariek. Ordu horretan kalean zeuden herritarren babesa eta animoak jaso zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak