Aurrealdean ibiliko diren korrikalariek erritmo gogorra jarriko dute, seguru, baina antolatzaileek Harmailatik saioan adierazi zuten gainontzeko lasterkariek ez dutela zertan erritmo horrekin kutsatu, eta bakoitzak bere neurrian, edonork egiteko moduko lasterketa dela. Gainera, Arrasateko merkatarien eskutik lortutako sari mordoa banatuko dituzte, atleta azkarrenak saritzeaz batera.