DV-Bankoa pilota txapelketa bihar Uarkapen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 18a, 08:30

DV-Bankoa pilota txapelketak geldialdia egingo du bihar Uarkapen. Amateur mailako pilota txapelketa entzutetsuena da. 17:30ean hasiko dira partiduak: promes mailan, Bakaikoa eta Erasunek Etxebarria eta Ibarrondoren aurka jokatuko dute eta seniorretan, berriz, Agirre eta Lasak Mendinueta eta Diezen aurka neurtuko dituzte indarrak. Sarrera doakoa izango da. 

Gaur eta domekan ere Arrasate Pilota taldeko 12 pilotarik partidua izango dute Gipuzkoako txapelketako alebin eta infantil mailetan. Gaurko partiduak 19:15ean hasiko dira; domekan, ordea, 11:15ean hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak