Datu deigarriak dira eta Andoni Ezkurrak azaldu digu zein den, haren ustez, gainbeheraren arrazoia: "Iaz gazteenak ziren jokalariak bakarrik geratu dira, bost edo sei jokalari. Gainerako guztiek taldea utzi dute. Taldea mantentzea bera ere kili-kolo egon zen, jokalari faltagatik. Azkenean, gazte mailakoekin osatu da taldea". Azken hiru urteetan entrenatzaile moduan aritu da Ezkurra; orain bertan, Fernando Uranga entrenatzailearen laguntzailea da.
"Oso handia" da aldea
"Oso talde gaztea da eta argi dute aurtengoa formaziorako denboraldia izango dela. Partidu gehienetan hainbat gol jasoko dituzte eta horretarako mentalizatuta daude", gaineratu du Ezkurrak. Partidu bakarra jarraitu du talde berriarekin baina nahikoa izan da harendako taldeen artean dagoen aldea "oso handia" dela ikusteko: "Asteburu honetan Lezaman ere zakukada ederra jasoko dute".