Hernanin hasiko du denboraldia bihar Arrasate Rugby Taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 18a, 14:00

Bihar hasiko du denboraldia Arrasate Rugby Taldeak; Hernanin jokatuko dute, 18:15ean. Igor Isasi entrenatzailearen arabera, aurten ere jokalari falta izango da taldearen arazo nagusia: "Jokalari gutxi dago aurten ere. Lehen partidurako 16 edo 17 jokalari egongo gara. Aurten badirudi hasieratik sufrituko dugula". 

Bihar zelaian etsai izango duen taldea ez du ezagutzen Isasik: "Urtetik urtera asko aldatzen den taldea da". Izan ere, Arrasateko taldeari gertatzen zaion kontrakoa gertatzen zaie hernaniarrei. Hau da, errugbian jokatzeko gertu dauden hainbat jokalari dituzte: "Gure liga berean bi talde dituzte. Izan ere, aurten 17 talde gaude eta bi multzo egin dituzte; talde bana dute multzo bakoitzean. Gu talde bat osatu ezinik eta Hernanikoak bi talde egiteko beste jokalari...", dio Elorriokoak.

Elortzaren etorrerarekin pozik

Hala ere, bada pozteko moduko albisterik: "Oso pozgarria da Iker [Elortza] hemen egotea. Edonor da ongietorria, baina halako maila duen jokalari baten presentziak asko laguntzen dio taldeari". Asteleheneko GOIENA paperean luze eta zabal arituko da Isasi denboraldi berriaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak