'Musikazuzenean' atariaren hirugarren urteurrena ospatzeko, kontzertu berezia bihar Arrasateko gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 25a, 11:00

'Musikazuzenean' atari digitalak hiru urte bete ditu dagoeneko eta urteurren hori ospatzeko kontzertu berezia antolatu dute urriaren 26rako: Itziarren Semeak, Iheskide, Sermonds eta Anger taldeek hartuko dute parte. Arrasateko gaztetxean izango da, 22:00etan. Sarrera bost euro ordaindu beharko da. Antolatzaileek eskerrak eman gura izan dizkiete orain arte 'Musikazuzenean' ataria lagundu duten guztiei, baita hirugarren urteurreneko kontzertua posible egin dutenei ere: "Mila esker Arrasateko gaztetxeko jendeari, parte hartuko duten musika taldeei, Mauka musikagintzako lagunei, Iker Baxerriri kartelagatik, eta hiru urte hauetan gure ondoan izan zareten laguntzaile guzioi!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak