Istripu lekura joan dira ertzainak eta udaltzainak ere. Auto-ilara handiak sortu dira ondorioz; zirkulazioa bideratzen ibili dira ordubetez eta garabiak 15:30ak inguruan jaso du autoa.
Errzainek GOIENAri adierazi diote autoa Aretxabaletatik Arrasatrerantz zetorrela eta bribilean sartu denean barruko ertz bat jo duela eta irauli egin dela eta arrastaka joan dela beste ezkinako hesia jo duen arte. Iraulita geratu da autoa eta hala zegoela atera dituzte bi lagunak autotik. 15:15ak inguruan ipini dute zutik autoa garabiako eta atestatua egiten zebiltzan langileek.



