Norabide aldaketak Arrasateko zenbait gunetan, zirkulazioa "seguruagoa eta arinagoa" izan dadin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 16a, 16:49

Arrasateko Udalak zirkulazio norabide aldaketak egin ditu Legargain-Elkano eta Oñati kaleetan eta Uriburu kalean dauden bidegurutzeetan dauden arriskuak gutxitzeko. Helburua da zirkulazio "seguruagoa eta arinagoa" lortzea puntu horietan.

Udalaren arabera, bi gune horietan badira estuak diren kaleak bertan aparkalekuak daudelako eta kale horietan "nekez" zirkulatu ahal dute autoek bi norabideetan: "Zailtasun hori areagotu egiten da autoak baino handiagoak diren ibilgailuak –furgonetak, kamioiak zein zaborraren kamioiak edo bilketa selektiboko kamioiak– pasatzerakoan", gaineratu dute.

Elkano eta Oñati: sarrera eta irteerako zirkuitua

Elkano eta Oñati kalearen gunean, sarrera eta irteerako zirkuitu bat antolatu da. Eta Udalak dioenez, ibilgailuarekin metro batzuk gehiago ibili behar izatea suposatzen duen arren, zirkulazioa "seguruagoa eta arinagoa" izatea lortuko da.

Era berean, Uriburu kalean Uribarri etorbiderako sarrera debekatu da. Arrazoia izan da ikusgarritasun gutxiko gunea dela eta zirkulazioan "arrisku handia" eragiten duela maniobra horrek. Debekua adierazten duen bigarren seinalea kale horren goialdean ezarri da –7 bis zenbakirantz–; honakoa da arrazoia: "Autoak baino handiagoak diren ibilgailuentzat, adibidez zaborraren kamioientzat, oso zaila da 7bis zenbaki aldera sartzeko kurba hartzea, oso itxia delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak