XV. Jardunaldi Gastronomikoak martxan

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 16a, 14:24

Debagoieneko XV.Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu dituzte gaur. Abenduaren 30era arte luzatuko dira jardunaldiok. Aurtengo produktu izarrak, onddoak, garaiko ehiza eta sagarra izango dira.

Ana Heriz, Mankomunitateko turismo arduraduna, Hilarion Jatetxeko Gabino Yarza, Soraluze jatetxeko Agus Otxoa-Aizpurua, Santa Anako Iñaki Pildain eta Landa Garapenerako teknikari Agurtzane Diaz izan dira aurkezpenean eta bertan adierazi zute, gastronomiaren bidez, turistikoki Debagoiena sustatzea helburu duela.

2009an hasi ziren ekintzok prestatzen eta urtero berritzen eta ekintza desberdinak antolatzen saiatzen direla adierazi du Ana Heriz, turismo arduradunak. Aurten ere, tailerrak antolatu dituzte, Gabino Yarzak esan duenez, "tailerrek arrakasta handia izaten dute, jende ugari etortzen da eta galde asko egiten dizkigute. Gure helburua herritarrei laguntzea da euren mahai gainean gauza desberdinak aurkeztu dezaten". Tailerrez gain, bisita gidatuak ere antolatu dituzte ekoizpen jatorrietara, besteak beste Lapatza baserrira.

Jardunaldi hauetan hainbat jatetxek parte hartzen dute eta hiru produktutan oinarrituz, hainbat plater prestatzen dituzte. Aurten, onddoak, ehiza eta sagarra izango dira produktuok. Parte hartuko duten jatetxeak Lasa, Goiko Benta, Etxe aundi, Hilariona, Torre Zumeltzegi, Santa Ana, Maialde eta Soraluze izango dira. Jatetxe hauek guztiek jaki goxoak prestatuko dituzte herritarren gozamenerako.

Bihar bertan izango da zer dastatu, 18:30tatik aurrera pintoak banatuko baitituzte Seber Altube plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak