Naturak berak ematen dituen baliabideak erabili zituzten gazteek artelanak sortzeko: garoa, buztina, hostoak, adaskak, lastoa... eta taldeak egi zituzten. Bost puntu handi marraztu eta gune bakoitzean, ideia bat garatuz, artelan bana egin zuten. Rock-and-rolla adierazteko esku bat, naturaren zuhaitza, maitasunaren loreak, lasaitasunaren marihuana hostoa eta mundu bat, natura zaindu beharra dagoela esan eta mundua suntsitzen gabiltzala salatzeko, irudikatu zituztzen gazteek. Jarduera honekin, ikuspuntu ezberdinak izanda ere, elkarrekin gauza asko sor ditzaketela erakutsi gura izan zieten.