Aurten Verdi urtea da opera munduan, konposatzaile italiarra jaio zenetik 200 urte pasatu direlako, eta horrek zeresana izan du Ozenki elkarteak La Traviata opera aukeratzeko. Aurkezpenean Manu Gallardo, Ozenki elkarteko kidea, Ibon Robles, Celine Benavente eta Isabella Blezien piano-joleak hartu dute parte. Aurkezpen txukuna izan da, eta Benavente sopranoak, hurbildutakoak aho bete hortz utzi ditu La Traviata eta Rigoletto obren pasartea interpretatuz.