Julio Galartaren lanak ikusgai Arregi Arte aretoan, eguenetik aurrera

Irati Goitia 2013ko urr. 15a, 15:06

Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkarteak artistaren hainbat lan ikusgai izango diren erakusketa inauguratuko du eguenean, hilaren 17an, Arregi Arte aretoan. Helburua Galartaren obra ezagutzera ematea da eta baita dirua lortzea ere. Hainbat artelan salgai jarriko dituzte.

Apirilean aurkeztu zuten Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartea eta hau da egingo duten lehen erakusketa. Jose Mari Velez de Mendizabal elkarteko presidenteak adierazi du erakusketa Arrasaten izanik, horixe hartu dutela gaitzat. Hala, Arrasateko txoko ezberdinak ikusi daitezke erakusketan dauden Julio Galartaren artelanetan: kaleko txokoak zein baserri girokoak. Guztira 18 koadro daude Arregi Arte aretoan ikusgai.

Erakusketako helburuetako bat Galartaren lana ezagutzera ematea da, eta bestea, dirua batzea. Salgai jarriko dituzte Galartaren artelanetako batzuk. Batutako dirua artistaren obra ikertzeko erabiliko da.

Erakusketa eguenean inauguratuko dute 19:00etan eta zabalik izango da azaroaren 17ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak