Sukaldatzen eta birziklatutako materialarekin egindako apaingarriak egiten ikasteko aukera Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 15a

Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro berri antolatu ditu Gazte bulegorako: sukaldaritza eta birziklatutako materialekin egindako apaingarriak egiteko ikastaroak. Bi ikastaroetan izena emateko Gazte bulegora jo, 943 25 20 65 telefonora idatzi edo 'gib@arrasate-mondragon.net' helbide elektronikora idatzi beharko da. 

Sukaldaritza ikastaroan "menu errezak, goxoak, merkeak eta osasuntsuak" egiten ikasiko dute, Igor Otaduiren eskutik. Martitzenetan elkartuko dira, azaroaren 5etik abenduaren 10era, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa da 30 eurokoa, eta 20 eurokoa ikasle edo langabeentzat.

Bestalde, birziklatuz sortu, oparitu, apaindu eta gozatzeko ikastaroa ere antolatu dute. Dunixe Royoren eskutik, hainbat material berrerabilita –komuneko paper-roiloak, botilak, aldizkariak, hariak, galtzetinak, kamisetak...– apaingarriak egiten ikasteko aukera egongo da. Eguaztenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 6tik abenduaren 11ra. Prezioa da 30 eurokoa, eta 20 eurokoa ikasle edo langabeentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak