Bihar aurkeztuko dute Verdiren 'La Traviata'

Ubane Madera 2013ko urriaren 14a

Kulturaten, 19:30ean hitzordua egin du Ozenki elkarteak Verdiren La Traviata opera aurkezteko. "Ekitaldian Ibon Roblesek, operan aditua denak, Verdiren urteari buruz, eta La Traviatari buruz hitz egingo du. Ondoren Celine V. Benaventek, Parisko sopranoak, eta Isabella Blezien-ek, Arrasate Musikaleko pianojotzaileak obrako eta Verdiren ariak interpretatuko dituzte", jakinarazi dute Ozenki elkartetik. Sarrerei dagokienez, oso gutxi geratzen dira jada hilaren 30eko emanaldirako.

Era berean, aurkezpenera gonbidatu egin ditu "interesa daukaten herritar guztiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak