Bide Ertzean, eguenean Koolturren '77' lan berriarekin

Imanol Gallego 2013ko urr. 15a, 10:39

Urriaren 17an Bide Ertzean izango da Kooltur Ostegunak ekimeneko talde protagonista. Gaueko 22:00etatik aurrera, Arrasateko Gaztetxean. 77 lan berria aurkezten dabil Ubeda anaien taldea eta Arrasatekoa izango da lehen kontzertuetako bat. Harriak hegan da aurrerapen doinu moduan darabiltena.

Urte asko dira jada Deabruak Teilatuetan taldeko kideetako batzuek erronkari  -pop-rocka egiteari- heldu ziotenetik eta emaitzak begi bistan daude.

Disko ugari ditu taldeak eta 2006an Non dira lana 36ko Gerran oinarritu zuten bezalaxe, oraingoa -77- trantsizioa delakoan inspiratu dute. Bestalde, taldeak bere ibilbidean formazioan musikari gehiago batu baditu ere, etapa berri honetan oinarrizko hirukotea arituko da agertoki gainean: Imanol Ubeda, Joni Ubeda eta Karlos Aranzegi.

Izaera propioa

Bide Ertzean taldea ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale izan. Alternatiba akustiko moduan sortu baziren ere, laster etiketa hori gainetik kendu eta euskal panorama musikalean bere tokitxoa egitea lortu dute. Eguenekoa, euskal talde arrakastatsuenetako bat gertutik ezagutu eta entzuteko aukera paregabea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak