Podiumera birritan igota itzuli dira Dragoi Taldeko gimnastak Aerobikoko Espainiako kopatik

Jon Berezibar 2013ko urriaren 14a

Madrildik pozarren itzuli dira Arrasate Dragoi taldeko gimnastak. Espainiako Gimnasia Aerobikoko Kopan jokatu eta taldeka zein bakarka podiumera igotzea lortu dute bi kategoriatan.

Arnold Classic Europe ekitaldiaren barruan jokatzen da Espainiako Gimnasia Aerobikoko Kopa. Taldeka, N3 kategorian, 3. postua eskuratu dute Olatz Fernandez, Jone Goikolea, Leire Gonzalez, Leire Poyato eta Saioa Arriolak. Bakarka, kategoria berean, Nere Otxoak 2. postu lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak