Sentsazio onak berreskuratu eta hirugarren garaipena lortu zuen Ford Mugarrik Santoñan

Jagoba Domingo 2013ko urriaren 13a

Mailaz igo ziren kantxara buelta egin zuten Pablo Gartziaren mutilek, eta BM Santoña taldeari partidu on bat egin ondoren irabazi zioten. Partidu zail eta gogorra aurreikusten zen, Santoñakoak esperientzia handia dute-eta. Hala ere, arrasatekoek partidu txukuna eginda 16-27 irabazi zuten. Norgehiagoka osoan zehar aurretik joan zen talde zuri-morea eta azken hamar minutuetan aldea nabarmen handitu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak