Hasiera ona egin dute arrasatearrek eta lehen 15 minutuetan pare bat gol aukera izan dituzte. Eurak izan dira gola egiten lehenak baina atsedenaldira 2-1eko kontrako emaitzarekin joan dira.
Gotzon Urzelai entrenatzailea taldea animatzen saiatu da aldagelan baina mutilak baxu egon dira bigarren zatian eta Ordiziak beste bi gol egin ditu. Amaieran 4-1ekoarekin itzuli da etxera Mondra.
Entrenatzaileak aitortu du hilabete batzuk barru goian egotea dela euren helburua eta hobe dela honelako kolpeak orain hartzea, gaizki egindakoa aztertu eta hobetzeko.