Euren orainaz eta etorkizunaz kezkatutako adin ezberdinetako jendea batu da plazan. Han ziren oraindik ikasten ari diren gazteak, batzuk motxilekin, eta seme-alabak ikasteko garaian dituzten gurasoak.
Elkarretaratzean bihar Bilbon egingo den manifestaziorako deia ere egin dute. Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa 17:00etan.