Azken urteetan Osakidetzako osasun sarearen zerbitzuak okerrera jo duela-eta, arduratuta dago EH Bildu. Zerbitzuak okerrera egin duela diote, bai murrizketek eta berregituraketek ekarri duten kalitatearen galerari dagokionez, eta baita euskalduntzean eta euskaraz emandako zerbitzuetan egon den atzerakadari dagokionez. Debagoieneko osasungintzaren sarean ere egoera hori dela diote eta martitzeneko berbaldian herritarrei egoera azaldu diete eta, era berean, herritarrek eurak profesionalei zuzenean galderak egiteko aukera izango dute.
Egoera gertutik ezagutzen duten bi medikuk emango dute hitzaldia. Batetik, osasungintza eta euskalduntzea, Aitor Montes familia medikuarekin. Eta, bestetik, zerbitzua murrizketa eta berregituraketek izandako eraginaren ikuspegitik; Anafran Astigarraga medikuarekin. Biak dira LAB sindikatuko kide eta gaiari bi ardatz horietatik helduko diote.
Helburua informatu eta eguneroko berbagai den osasungintzaren egoerari buruzko azalpenak ematea da.
Herritarrei zuzenean emango dizkiete azalpen eta testigantzak eta, era berean, herritarrek eurek aukera izango dute medikuei zuzenean galdetzeko.