Dragoi taldeko ordezkariek lehen aldiz parte hartuko dute Espainiako kopan, eta ikasteko asmoz doaz Madrilera. "Espainiako txapelketan parte hartu genuen maiatzean, eta koparako gonbidapena lortu genuen. Gure asmoa disfrutatu, ikasi eta ondo pasatzea da. Ez goaz emaitzen bila, baina zerbait lortzen badugu, ongietorria izango da", esan digu gimnasia erritmiko taldeko Edurne Elkorok.