The Hot Wok talde gasteiztarra gaur Koolturren

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 10a, 17:39

Talde gasteiztar bat igoko da gaur Arrasateko Gaztetxeko oholtzara. Kooltur Ostegunak ekimenak The Hot Wok taldea ekarriko du bertara eta 22:00etatik aurrera askotariko doinuz blaituko dute ingurua arabarrek.

Funk, jazz eta elektronika doinuak nahasten dituen taldea da The Hot Wok, eta helikoia, saxoa, tronboia, bibrafono eta bateriaren laguntzarekin erritmo handiko kantuak jo eta ikus-entzuleak dantzan ipiniko dituzte. 

Berritasunak ere ekarriko dituzte The Hot Wok taldeko kideek, euren bigarren lana aurkeztuko baitute gaztetxean. Hala, Main dish diskoak eman dituenak zuzen-zuzenean entzun ahal izango dituzte Kooltur Ostegunak ekimenera bertaratzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak