Zapatuan ospatuko dute lehenengoz Musakolako Gazteen Eguna

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 10a, 16:53

Musakolako Gazteen Eguna ospatuko dute zapatu honetan. Aurreneko aldiz antolatu dute ekimena eta jolasak, grafitiak zein herri bazkaria nagusituko dira.

"San Isidro jaietatik dator Musakolako Gazteen Eguna antolatzeko ideia. Herri bazkarian haurrentzako menua egotea eskatu izan dute, eta hori barik, hemengo gazteei –7-15 urte bitartekoei– zuzendutako egun bat antolatu dugu". Hala azaldu du Iban Goñi auzo alkateak.

Herri Eskolako jolastokia izango da gune nagusia: "Goizean haurrentzako jolasak egongo dira, puzgarriak eta aurpegia margotzeko tailerra, besteak beste. Herriko neska-mutil denek izango dute parte hartzeko aukera".

Herri bazkaria ere egingo dute, auzoko gazteentzako soilik: "Makarroiak eta solomoa izango dira menuan. Izen-ematea egunean bertan egin beharko da". Eta bazkalosterako ere hainbat ekintza antolatu dituzte. "Grafitiak, herri kirolak, tailerrak eta Repelencia taldearen emanaldia".

Jai batzordeko kideekin batera, Gaztetxokokoak ere arituko dira laguntzen zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak