Lomce legearen aurkako elkarretaratzea deitu dute biharko, Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urriaren 10a

Arrasateko Ikasle Abertzaleak eta Ernai taldeak Espainiako Kongresuan gaur onartzekoa den Lomce legearen aurkako elkarretaratzea deitu dute biharko, Herriko plazan (18:30).

Era berean, Ikasle Abertzaleak-ek legearen kontrako "ikasle haserre eguna" antolatu dute gaurko hezkuntza gune guztietan: "Norbanako nahiz kolektiboaren eskubideak bermatuko dituen hezkuntza eraiki ordez, herriaren mesedetara egongo den hezkuntza eredua eskaini beharrean, merkatuaren logikaren baitan inposatuko den hezkuntza eredua da Lomce", diote. Aldi berean, zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako dei egin dute: "Ikasle Blokea osatzera deitzen dugu". Manifestazioa Jesusen Bihotzetik irtengo da, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak