V. Gaueko Tafyd krosa hilaren 18an Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urriaren 9a

Badira urte batzuk Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketatik Tafyd gaueko lasterketa herrikoia antolatzen dutela, eta badator  aurtengoa ere. Bosgarren edizioa izango da eta urriaren 18an –barikua– 20:00etan irtengo da Ferixalekutik.

5,7 kilometroko lasterketa da eta Arrasateko erdigunean egiten da. Giro "aparta" izaten dela nabarmendu dute antolatzaileek eta parte-hartzaileentzat kamiseta eta opariak izaten direla gogora erazi.

Izena eman nahiz lasterketako arauak ezagutzeko, jo Ferixalekuko idazkaritzara edo begiratu www.herrikrossa.com-en. Aurrez izena ematen dutenek zortzi euro ordaindu beharko dituzte, eta egunean bertan egiten dutenek hamar.

Arizmendik antolatzen du lasterketa, Athlon, Aukea eta Irudi Sport-en laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak