BAZeko arduradunaren arabera, aurten lapurretak egon dira: "Beste urte batzuetan objektu gehiago jaso ditugu. Aurten, baina, jendea galdezka etorri bai, baina entregatzera ez da ia inor etorri". Izan ere, Maritxu Kajoi egunean desagertutako objektuen artean, autoko giltza batzuk besterik ez dira agertu azken egunotan.
Era berean, objektuen bila datozenekin nola funtzionatzen duten gogoratu digu Muxikak: "Objektua berreskuratzeko asmoz datozenei izen-abizenak zein telefono zenbakia emateko eta objektuaren deskribapena egiteko eskatzen diegu. Objektua agertu ezkero deitu egiten diegu".