Agerraldian besteak beste, Harotz-Toki elkartearen; hau da Irati tabernaren jabe diren Mariasun Pagoaga eta Kepa Ormaetxea izan dira egoera azaltzen. Horrez gain datozen egunotan aurrera eramango dituzten ekintzak aurkeztu dituzte; urriaren 11an Irati inguruan jaialdia egingo dute, 17an Seberotik hasiko den manifestaldirako deialdia egin dute eta hilak 26an Bilboko manifestazio nazionalerako deialdia egin dute.