Kultura emanaldiz beteta dator udazkena

Irati Goitia 2013ko urr. 8a, 20:30

Udazkeneko kultura agenda aurkeztu dute gaur Arrasaten eta egitaraua emanaldiz beteta dator, besteak beste: antzerkia, dantza eta kontzertuak. Gaurko aurkezpenean eman dute jakitera, bestalde, aurrerantzean Arrasateko Udalaren webgunetik erosi ahal izango direla emanaldietarako sarrerak.

Zarzuela, opera, gospela, antzerkia... Hori eta gehiago izango da Arrasaten urritik abendura bitarte. Gaur aurkeztu dute udazkenerako kultura egitaraua eta ugari dira eskaintzak. Kultura sailetik adierazi dute gustu ezberdinak gozatzeko moduko egitaraua osatzen ahalegindu direla. "Haur, gazte zein helduak izan ditugu gogoan programa egiterako orduan, euskal konpainien partaidetzarekin", esan du Jon Garai kultura saileko teknikari buruak.

Hala, Eñaut Elorrietaren kontzertua, La Traviata opera, Hansel eta Gretel txokolatezko etxean antzezlana, La taberna del puerto zarzuela, Kukai dantza taldearen Komunikazio Inkomunikazio ikuskizuna edo asteburu honetan, urriaren 12an, izango den Sutondoan antzezlana dira eskaintzetako batzuk.

Hain zuzen, Sutondoan antzezlanean Iñaki Mayor aktore arrasatearrak hartzen du parte eta bera ere gaurko aurkezpenan izan da. "Itzal bidezko antzerkia da. Euskal konpainien artean ez da mota honetako antzezlan asko egiten. Euskal kondairetan oinarritzen da, hala, euskal pertsonaia mitologikoak agertzen dira", azaldu du Mayorrek. Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizuna da , baina helduengan ere oso harrera ona izaten duela adierazi du aktore arrasatearrak.

Sarrerak internet bidez

Bada, bai Sutondoan antzezlanerako sarrerak eta baita beste ikuskizunetakoak, Arrasateko Udaleko webgunetik erosi daitezke. Izan ere, Amaia Antzokiko ikuskizunetarako sarrerak erosteko esteka zuzena jarri dute Arrasateko Udalaren webgunean. Hala, ez dago leihatilan zain egon beharrik, eta gainera, deskontuak izango dituzte sarrerak webgunetik erosten dituztenek.

Egitarau osoa

 

MARTITZENETAKO ZINEA

The Trip

  • Generoa: Komedia.
  • Zuzendaria: Michael Winterbottom.
  • Iraupena: 107.
  • Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 8an, martitzena, 20:30ean.

El ejercicio del poder

  • Generoa: Drama.
  • Zuzendaria: Pierre Schoeller.
  • Iraupena: 108.
  • Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 15ean, martitzena, 20:30ean.

Perder la razon

  • Generoa: Drama.
  • Zuzendaria: Joachim Lafosse.
  • Iraupena: 111.
  • Kalifikazioa: 16 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 22an, martitzena, 20:30ean.

 

ZINEA (AMAIA ANTZOKIAN)

Amaren eskuak

  • Generoa: Drama.
  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
  • Iraupena: 94.
  • Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 5ean, zapatua, 19:30ean.
  • Urriaren 7an, astelehena, 20:30ean.

Mud

  • Generoa: Drama.
  • Zuzendaria: Jeff Nichols.
  • Iraupena: 130.
  • Kalifikazioa: 12 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 13an, domeka, 19:30ean.
  • Urriaren 14an, astelehena, 20:30ean

Asalto al poder

  • Generoa: Akzioa.
  • Zuzendaria: Roland Emmerich.
  • Iraupena: 132.
  • Kalifikazioa: 16 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 20an, domeka, 19:30ean.
  • Urriaren 21ean, astelehena, 20:30ean.

Cruce de caminos

  • Generoa: Drama.
  • Zuzendaria: Derek Cianfrance.
  • Iraupena: 140.
  • Kalifikazioa: 16 urtetik gorakoendako.
  • Urriaren 27an, domeka, 19:30ean.
  • Urriaren 28an, astelehena, 20:30ean.

 

HAURRENDAKO ZINEA

Aviones

  • Generoa: Animatua.
  • Zuzendaria: Klay Hall.
  • Iraupena: 92
  • Kalifikazioa: Guztiondako.
  • Urriaren 5ean, zapatua, 17:00etan.

Los pitufos 2

  • Generoa: Animatua.
  • Zuzendaria: Raja Gosnell.
  • Iraupena: 105.
  • Kalifikazioa: Guztiondako.
  • Urriaren 13an, domeka, 17:00etan.

Epic (3D)

  • Generoa: Animatua.
  • Zuzendaria: Chris Wedge.
  • Iraupena: 102.
  • Kalifikazioa: Guztiondako.
  • Urriaren 20an, domeka, 17:00etan.

Zarafa (Euskaraz)

  • Generoa: Animatua.
  • Zuzendaria: Jean-Christophe Lie.
  • Iraupena: 79.
  • Kalifikazioa: Guztiondako.
  • Urriaren 27an, domeka, 17:00etan.

 

ANTZERKIA
 

Terapias

  • Taldea: Vaiven.
  • Urriaren 6an, domeka, 19:30etan.
  • Amaia antzokian (12 euro).

 

HAURRENDAKO ANTZERKIA

Sutondoan

  • Taldea: A-Teatral.
  • Euskaraz.
  • Urriaren 12an, zapatua, 17:00etan.
  • Amaia antzokian (5 euro).

 

DANTZA

El sueño de una noche de verano

  • Taldea: Ballet de Carmen Roche.
  • Urriaren 19an, zapatua, 19:30ean.
  • Amaia antzokian (12 euro).

 

MUSIKA

J.C Brooks & The Uptown Sound

  • Urriaren 26an, zapatua.
  • 20:00etan.
  • Amaia antzokian (7 euro).

 

OPERA

La Traviata

  • Taldea: Opera 2001
  • Urriaren 30ean, eguaztena, 19:30ean.
  • Amaia antzokian.

 

HITZALDIAK

Zortzimilakoak harri eta elur baino gehiago dira: emakumea eta osasuna

  • Baltistan Fundazioak antolatuta.
  • Hizlariak: Elena Eizaga, Baltistan Fundazioko Proiektu teknikaria eta Txaro Otxandorena, osasun proiektuaren boluntarioa.
  • Urriaren 1ean, martitzena, 19:00etan.
  • Kulturateko areto nagusian.

El reto de la gestión sostenible del agua en la CAPV

  • Hizlaria: Victor Peña (Ura agentzia).
  • Urriaren 16an, eguaztena, 18:30ean.
  • Jokin Zaitegin.

 

BIBLIOTEKA EGUNA

Kontu kantoi

  • Ipuin saioa.
  • Adina: 4-5-6 urte.
  • Urriaren 21ean, astelehena, 18:00etan.
  • Santa Marina auzo liburutegian.

El guardián de los cuentos

  • Taldea: La Tartana Teatro.
  • Urriaren 23an, eguaztena.
  • 18:00etan, 6 urtetik gora.
  • Areto nagusian.

Helduendako ipuin saioa

  • Boni Ofogo (gaztelaniaz) eta Koldo Amestoy (euskaraz).
  • Urriaren 24an, 19:00etan.
  • Areto nagusian.

 

LITERATUR SOLASALDIAK

La Tempestad

  • William Shakespeare.
  • Urriaren 29an, 18:30ean.

Muskuiluak afaltzeko

  • Brigit Vanderberke.
  • Urriaren 30a, 18:30ean.

 

ERAKUSKETA

Ura eta erreka Deba ibarrean

  • Urriaren 8tik 15era.
  • Asteartetik domekara: 17:30-20:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak