Haurrasate egitasmoaren lehen fasea bihar jarriko dute martxan. Lehen bilera izango da biharkoa; 18:00etan geratu dira Monterron parkearen azpiko zelaian. Lehen saio horretan espazio irekiak eta pertsonen ongizatea izango dituzte hizpide: "Ingurumenarekin harreman osasuntsuak ardatz hartuta espazio irekiak ongizaterako eremu gisa ulertzen ditugu; berdeguneak, parkeak... aztertuko ditugu". Umeendako zaintza zerbitzua egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.