Antzerkia izango dute oinarri gaztelerazko solasaldiek eta askotariko lanak, berriz, euskarazkoetan; aurtengo berrikuntza da komiki bat ere aukeratu dutela.
Autoreak bertatik bertara
Garazi Arrula Ruizek koordinatuko ditu eguaztenetan Kulturaten 18:30ean izango diren euskarazko saioak. Brigit Valderbekeren Muskuiluak afaltzeko da aukeratutako lehena (urriak 30), Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena komikia bigarren aztertuko dutena eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat, berriz, hirugarrena; Meabe ere solasaldian izango da.
Aitor Mazok gidatuko ditu urriaren 29an hasiko diren martitzenetako gaztelerazko solasaldiak. Mazok Patxo Telleriarekin batera idatzi eta zuzendutako Torito Bravo lana da aztertuko dutenetako bat; horrez gainera, William Shakespeareren La Tempestad eta Dario Foren Muerte accidental de un anarquista daude.