Terry Lee Hale musikari beteranoaren kontzertua bihar Arrasateko Iluntz tabernan (20:00)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urr. 8a, 11:36

Eskarmentu handiko musikari baten bisita izango dugu bihar Arrasaten: Terry Lee Hale kantautore, gitarra jole eta istorio kontalari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du bihar, urriak 9, Iluntz tabernan (20:00). 1980ko hamarkadatik etengabe gitarra bizkarrean hara eta hona ibilitako folk eta blues bidaiaria dugu Terry Lee. Hamar disko eta bi bildumako ibilbide luzea du esku artean, eta bere ohiko klasikoez gain, urriaren 14an argitaratuko den 'The long draw' lan berriko kantu batzuk ere aurreratuko dizkigu bakarkako formatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak