Hain zuzen ere, memoriak euskal literaturan duen lekuaz gain, literatura unibertsalean eta, oro har, artean duena ere aztertuko du Canok etziko saioan,
'Hitz ibiltariak', eguenean
Bestalde, Hitz ibiltariak atzeratutako ekitaldia eguen honetan egingo da: "Literatura eta antzerki munduan dabiltzan Arrasateko lau pertsonek eskainiko dute", adierazi du AEDko Itxaro Artolak. Ekitaldia 19:00etan hasiko da Arbolapetan. Alde zaharrean gora joango dira eta laupabost geldialdi egingo dituzte, pintxo poteoa dagoela aprobetxatuz. Tabernaren batera ere sartuko direla aurreratu dute. 20:00ak aldera amaituko da, Seber Altube plazan.