Herrira auzia salatzeko, protesta ekitaldiak gehiengo sindikalak deituta

Txomin Madina Milikua 2013ko urriaren 4a

Herrira-ren kontra asteon egin duten polizia operazioa salatzeko, gehiengo sindikalak protesta ekitaldiak deitu ditu gaur eguerdirako Euskal Herriko udaletxe eta enpresen aurrean. Debagoienean ere izan du eragina deialdiak.

Debagoienean ere izan du eragina gehiengo sindikalak deialdiak. Bergaran esaterako, jende asko batu da udaletxe aurrean, eta  Arrasaten ere egin dute bat deialdiarekin udaletxeko langileek eta hainbat herritarrek. Bertan, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deitutako elkarretaratzea "Euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde" lelopean egin dute.

Bergarako plazan egindako elkarretaratzea. 

Sindikatuetako ordezkariek esan dutenez, atxilotuak izan direnei eta euren senideei elkartasuna adierazi gura izan diete gaurko mobilizazioekin, eta gaineratu dute garai hau konponbide garaia dela, eta ez dutela ulertzen espainiar estatuaren jarrera. Gustura agertu dira mobilizazioareko deialdiak izandako erantzunarekin, eta bihar Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak